Apirilak 24: Abestia eta bideokliparen aurkezpena, eta Txupinaren jaurtiketa
Ostiral hau oso egun berezia izango da!
Goizeko 11:00etan, herriko plazan, Kantujiraren X. urteurreneko ekitaldia ospatuko dugu, eta momentu horretan Kilometroak 2026ko abestia eta bideoklipa aurkeztuko ditugu. Hilabeteetako lanaren emaitza izango da, eta benetan une garrantzitsua da guretzat.
Arratsaldean, gainera, Lazkaoko jaiei hasiera emango zaie, eta aurten txupinazoa botatzeko ardura Ikastolak izango du. Momentu hau ere oso berezia izango da, eta elkarrekin bizitzea merezi du.
Egun honek badu zerbait berezia, eta denon artean are bereziago bihurtu dezakegu.
Eskerrik asko aldez aurretik, eta ostiralean ikusiko gara plazan!!
Apirilak 25: Kilometroen aldeko TONBOLA
Mila sari eskuragarri!
Tonbola zabalik egongo da egun osoan zehar, Malantza tabernaren ondoan. Animatu, zure zain egongo gara.
Zorte on!