Nola iritsi Urretxu-Zumarragara?

Trenez

Renfek bere zerbitzua indartu du, eta maiztasun handiagoz ibiliko dira aldiriko trenak (Irun-Brinkola). Hain zuzen ere, ohiko zerbitzua bikoiztu eta 98 tren - 86.400 plaza- jarriko ditu gipuzkoarren zerbitzura. Jende gehien mugitzen den orduetan, 9:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 22:00etara, 15 eta 20 minutuz behin izango dira trenak. (hemen ordutegia)

Txartelak salgai daude horiek erosteko makinetan zein geltokietako leihatiletan. Txartela aurrez erostea gomendatzen da egunean bertan sor litezkeen ilara handiak saihesteko.

Autobusez

Lurraldebusek ere autobus zerbitzu berezia berezia eskainiko du (hemen ordutegiak: Bergara – Zumarraga / Arrasate - Zumarraga).

Autobusen geralekua aldatu egingo da: Ohi bezala Renfeko tren geltokian izan beharrean, Antzuola eta Legazpi aldetik datozen autobusak Mugitegi industrialdean geratuko dira, eta Azkoitia aldetik datozenak, Zumarragako eliza aurrean.

Bizikletaz

Bidegorriek eskaintzen diguten aukera paregabeaz baliatuz, bizikletaz etortzeko gonbitea egiten dizuegu. Horretarako, bizikletak uzteko bi aparkaleku egongo dira: Urretxuko pilotalekuan Azkoitia aldetik datozenentzat, eta Pagoeta auzoan dagoen Kamineroen Etxean Legazpi aldetik edota Antzulola-Bergaratik datozenentzat.

Autoz

Garraio publikoa erabiltzerik ez eta, halabeharrez, autoz etorri behar dutenentzat bi aparkaleku prestatu dira: Urretxuko Mugitegi indrustrialdean bat eta Zumarragako industrialde eta ospitale inguruan bestea.

Autokarabanaz

Autokarabanaz etorri nahi izanez gero, Arcelor Mittal lantegiaren aparkalekua irekiko dute bezperan.

 

Trenez, autobusez, bizikletaz eta, besterik ezean, autoz, etor zaitez urriaren 7an Urretxu eta Zumarragara! Batu zu ere! Zatoz Kilometroetara!