Batasunaren bidea ekimena

Lehendakari Agirre plaza (Errenteria-Orereta)

Euskaltzaindiarekin batera antolatuta. Euskara batuak euskararen bilakaeran iragan hamarraldietan izan duen garrantzia nabarmentze aldera, “batasunaren bidean” ekarpena egin zuten hamabost lagunen lana goraipatuko da, eta omenaldia egingo zaie.Giza kate bat egingo da: Orereta-Errenterian Zumarditik abiatu, eta Donostiara helduko da, Parte Zaharrera. 8.000 lagun inguruk bat egingo dute bidea osatzeko.Hasiera ekitaldia 10:45ean izango da Lehendakari Agirre Plazan.

11:00 - 11:30 Giza katea

12:00 - 12:30 Ekitaldiak 5 plazatan

  • Donostian: Alde Zaharreko plaza Berrian
  • Donostian: Groseko Zurriola ikastolan
  • Donostian: Herrera auzoko San Luis Gonzaga plaza
  • Pasaia: Biteri plaza
  • Errenteria: Lehendakari Agirre plaza

Izena emateko sakatu hemen.