UZTAILAK 15, AMASA-VILLABONA | "Aiztondoren zirtotsa" ikerketa lana ezagutuko dugu

Submitted by admin on Al, 2021/12/07 - 08:31

Iaz Pello Mari Otaño Beka eskuratu zuen Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa lanak. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko taldeak urtebeteko epea izan du lana garatzeko eta amaitutako lana aurkeztuko dute ostegunean, hilaren 15ean, Amasa-Villabonako Subiijana etxean.

Gainera, Kilometroek eta Mintzolak deitutako bigarren deialdiko proiektu sariduna zein izan den ere iragarriko da.

17:30ean izango da hitzordua: komunikazioa@mintzola.eus helbidera idatzi, mesedez, bertaratzeko asmoa izanez gero; hartara, tokia gordeko dizuegu.

Informazio gehiago: https://www.mintzola.eus/eu/egunean/albisteak/aiztondoren-zirtotsa-ezagutuko-dugu-ostegunean

aiztondo
Irudi bilduma
mintzola