Ali

Etxea atzean uztea ez da erraza inorentzat, ez eta Ibarrara iristea ere. Bidean zeharko oztopo eta mehatxuak ugariak dira eta. Gerta liteke Erdialdeko Amerikako paradisu batean jaiotzea -turismo agentziek iragartzen duten duten horietako batean- eta alde egin behar izatea. Paradoxa dirudi, baina ez da: turistek baino ezin dute bertan bizi. Gerta liteke ere errefuxiatu gune batean jaiotzea, basamortuaren erdian, eta egoera hobetzeko perspektibarik ez izatea epe motzean nahiz luzean. Nikaraguan egoera «kritikoa» zela entzun genuen, eta Nigerian, eta Punjaben… Jakina da han edo hemen jaiotzea loteria hutsa dela, baina hitzok maizago errepikatu beharko genizkioke gure buruari. Ibarran dira denak orain eta ibartar bilakatu dira, hautuz eta gogoz. Hauexek dira beren ahotsak eta istorioak.

1 Ali Rajab

“Ez nekien euskara existitzen zenik ere!”

Gaurkoan Ali Rajab dugu gurekin. 41 urtekoa Pakistan atzean utzi eta Euskal Herrira bizitzera etorri zen duela hogei urte. Bidean hainbat oztopo eta eragozpen aurkitu zituen, hala nola familiaren errefusa, mugalde hertsi eta arriskutsuak, giza-trafikoaren mafiak... Hauxe bere istorioa.

Audioa eta irudia: Mónica González
Elkarrizketa: Lucia Gastearena