Eguraldi txarrari aurpegi ona jarrita hasi ditugu Kilometroak, eta lekukoak babes zabalarekin egin du ibilbidea

Submitted by eletankulturel… on Ig, 2021/03/10 - 11:03

Iritsi da azkenean hainbeste aldiz itxaron dugun eguna, urriaren 3a, Kilometroen eguna! Eguraldiak ez digu lagundu nahi izan, eta horrexegatik egitarauko ekintza batzuk bertan behera gelditu dira. Hala ere, eguraldi txarrari aurpegi ona jarri diogu hiru ikastolok, eta giro onean hasi dugu eguna!

Goizeko 9:00etan puntuan abiatu da Kilometroetako lekukoa Lazkaoko San Benito ikastolatik, ikasle, irakasle eta gurasoen babespean, Ordiziako Ekirrock taldekoek eta herriko joaldunek lagundurik. Orduerdian iritsi da Beasainera, eta bertan ere harrera zabala jaso du, izan ere, Beasaingo Andramendi Ikastolakoek giza katea egin baitute lekukoari ongi etorria egiteko! Herriko kaleak zeharkatu ostean, 10:00ak aldera sartu da lekukoa Ordizian, eta bertako herritarren babes zabalarekin 10:30ak inguruan iritsi da lekukoa helmugara: Jakintza ikastolara.

Ilusioz eta gogo handiz jarraituko dugu egunarekin, eta jendea ekitaldietan parte hartzera animatzen dugu! Goza ditzagun Kilometroak! Izan ere, batera, bagara, bat gara

 

Beasain. Kilometroak 2021
Irudi bilduma
Beasain. Kilometroak 2021
Beasain. Kilometroak 2021
Beasain. Kilometroak 2021