Logoa eta leloa

"Batera, bagara, bat gara" leloa hartuta, batasun hori “1” zenbakiarekin irudikatu nahi da, baina zenbakiaren barnealdea elementu ugarirekin osatuz. Elementu horiek aniztasuna erakusten dute (tamaina, forma, kolore… desberdinak erabiliz), gure herriek eta herritarrek eta gure ikastolek dugun aniztasun hori bera. Azken batean, elementu horiek guztiek osatzen dute “1”, eta “1” horrek batzen ditugu elementu horiek guztiak.

Kilometroak 2021 - Batera, bagara, bat gara

Herri bat gara, euskara gara, komunitate bat gara, Euskal Herri osorako hezkuntza proiektu bat gara… leloak indar handia du ikastolen kolektiboa azpimarratzeko.

Leloaren azalpena

Batera

Gipuzkoako ikastolek elkarrekin antolatua izango da. Ikastolen batasuna adierazten du eta ez soilik Gipuzkoakoena, EH osokoena ere bai baizik.

Bagara

Gure izatearen aldarrikapena, eta batasunaren ezinbestekotasuna ere adierazten du. Batera bagara, bestela ez gara.

Bat gara

Gure izatearen osotasuna eta zatiezintasuna adierazten du. Herri bat gara, euskara gara, komunitate bat gara, Euskal Herri osorako hezkuntza proiektu bat gara.