Liburu ibiltaria

Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa Sopelako Ander Deuna Ikastolan abiarazi zuten otsailaren 15ean, ondorengo astean Leioako Betiko Ikastolan hartu zutelarik.

Liburu ibiltaria

Bi ikastola hauek dira, hain zuzen ere, aurtengo Ibilaldiaren antolatzaileak, eta jaien ekimena izanik, aurtengo jaien antolatzaile diren ikastoletatik igaroko da liburua, guztien artean osatu dezaten.

Baina jaien antolatzaile diren ikastolez gain, beste hainbatek ere hartuko dute parte ekimenean, guztira Euskal Herri luze zabaleko 21 ikastolatako DBH 3ko ikasleek hartuko dute parte hain zuzen.

Liburuari amaiera emateko ardura Lizarrako ikasleena izango da. Beraiek amaituko dute, eta Nafarroa Oinez egunean panel handi batzuetan ikusgai jarriko dute.