Horma irudia

Horma-irudia ekimena 2021eko ikastolen jaiek IKASTOLAK HERRIARI dinamikari jarraiki antolatu dugun jarduera bateratuetako bat da. Udaberrian zehar gauzatu dugu Eider Eibar ilustratzailearen laguntzaz. Gure irakasle eta ikasleek Eiderrekin ikasi eta aritzeko aukera izanda, izugarri gozatu dute esperientzia.

Jai bakoitzak bere horma-irudia diseinatu eta marraztu du, mural guztiek elkartuta diseinu bakarra osatzen dutelarik.

Diseinuak gai bati erantzuten dio: ikastolak eta ikastolen jaiak inoiz baino gehiago euskararen eta euskal kulturaren hauspo.

Gaia bakarra izanik, jai, ikastola bakoitzak hautatu duen arlo bati eskaini dio bere diseinua:

  • Nafarroa Oinez - Lizarra Ikastolak > DANTZA
  • Araba Euskaraz - Laudio Ikastolak > MUSIKA
  • Herri Urrats - Bernat Etxepare Kolegioak > BERTSOLARITZA
  • Kilometroak - Andramendi Ikastolak > KULTURA ETA OHITUREN TRANSMISIOA
  • Ibilaldia - Betiko Ikastolak > ELKARLANA
  • Ibilaldia - Ander Deuna Ikastolak > SAHARAKO HERRIA
  • Ekimena biribila izan da, ikastolen balioak ardatz hartuta, auzolanean, elkarlanean garatutakoa.