Kilometroak 2022 irudikatu eta amesten

2021/18/11

Ekitaldi ezberdinetan Kilometroak 2022 irudikatu eta amesten aritu gara. Lehendabizi, Ibarrako plazan Pintxo tertulia antolatu genuen jaiaren inguruan hausnartu eta herritarren ekarpenak biltzeko. Ondoren, Ikastola alboko merenderoan DBHko ikasleekin aritu ginen antzeko dinamika burutzen, eta azkenik LH eta HHko ikasleak ere arkatz magikoak eskutan hartu eta ametsak irudikatzen aritu ziren. Arkatz magikoek muturrean dituzten haziak, beraz, herri guztian ereinda gelditu ziren. Orain landareak ondo zaindu eta fruituak jasotzeko moduan izango gara.

kilometroak 2022