Skip to main content

Kilometroak 23 jaiaren inguruko bigarren aldizkaria argitaratu da, 36 orrialdeko gehigarria.

2023/09/15

Urte oparo eta emankorra izan da, hamaika ekitaldirekin. Urteak emandakoaren errepasoa aurki daiteke bertan, baita elkarrizketak eta artikuluak ere bai, besteak beste, denda ibiltariaz eta ikasleek Kilometroak jaiari buruz duten uste eta nahiaz.

Eta nola ez, egitaraua, guneen azalpena eta urriaren 1erako antolatutako ekimen guztien xehetasunak ere aldizkarian topatuko dituzue.

Datozen egunetan banatuko da Orereta ikastolako familien artean. Herriko hainbat denda eta ostatutan ere egongo dira eta milaka ale banatu dira baita ere Gipuzkoako ikastola guztietako familien artean.

 

 

 

 

#erriola #kilometroak #kilometroak23  #errenteria #orereta #ikastola #ikastetxea
Fitxategiak

Albisteak

2023-09-23
Kilometroak Unitate Didaktikoa prest dago, eta Gipuzkoako ikastola guztien eskura jarri dira lanketa baliabide horiek, ikasleek 2023ko Kilometroak Egunaren leloarekin, logoarekin eta kantarekin jolastuz, jai handirako giro