Sartu Kilometroak.eus webgunean eta eman izena! Gunez gune daude zeregin guztiak xehatuta, baita zenbat boluntario behar den lan bakoitzerako ere.
Urriaren 1ean izango da 2023an hilabetez hilabete gauzatu dugun Kilometroak biribilduko duen jai handia: Kilometroak Eguna. Festa antolatzeko ezinbestekoa dugu denon ekarpena eta, horregatik, ditugun lan eta beharrak zehaztu ditugu gunez gune, baita bakoitzerako zenbat pertsona behar dugun ere.
Zerrendatuta dauden lan ezberdinetan boluntario moduan parte hartzeko, sartu Kilometroak.eus webgunean, aukeratu zeregina, txanda eta eman ezazu
izena. Zatoz elkarlanean aritzera eta gozatzera! Elkarrekin eta elkarrentzako!
Formularioa bete hemen
*Oharra: aurretik izena emanda badaukazu, ez duzu formularioa bete behar, zure izena jada sartuta dago plangintzan. Antolakuntzako norbait jarriko da zurekin harremanetan xehetasunen berri emateko.
Eskerrik asko!
