Xenpelar etxean izango da ikusgai Orereta Ikastolako LHko ikasle zaharrenek egindako hormigoizko artelanen erakusketa ostegunetik igandera. Bestalde, ostiralean, 18:00-20:00era, Herrixkan izango da plastilinarekin artelanak sortzeko tailerra.
Ostegunetik igandera gure herria zipriztinduko duen Atlantikaldian Kilometroak jaiak eta “Erriola”k tartea izango dute, Orereta Ikastolak antolatutako bi ekintzaren bitartez. “Erriotik herri” arte erakusketan eta “Errioartea” tailerrean, Kilometroak 2023ren “Erriola” leloak iradokitako artelanak ikusteko eta sortzeko aukera izango da.
“Erriotik herri” erakusketa
Erriotik ere egin gara herri. Kilometroak 23ren leloa den "Erriola" (errio bazterreko faktoria) inspirazio-iturri hartuta, Orereta Ikastolako LHko ikasle zaharrenek hormigoiarekin egin dituzten lanen erakusketa, ikusgai izango da Xenpelar etxean.
Ordutegia:
Ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 20:00etara.
Larunbatean: 11:00etatik 14:00etara / 17:00etatik 20:00etara.
Igandean: 11:00etatik 14:00etara
“Errioartea” tailerra
"Erriola" inspirazio-iturri hartuta, zuzenean eta lekuan bertan plastilinarekin artelanak sortzeko tailerra egingo dugu ostiralean 18:00etatik 20:00etara, Herrixkan. 20 minutuko txandak izango dira. Egindako artelanak “Erriotik herri” erakusketan izango dira ikusgai Atlantikaldia amaitzean egileek jaso artean. Haur txikiak dituzten familientzako eta koskorragoak diren umeentzako tailerra.
