Skip to main content

Uztailak 13: Erriola bideokliparen grabaketa. Animatu parte hartzera!

2023/06/21

Kilometroak 23ren agendan badugu gorriz azpimarratutako beste egun bat: Erriola kantaren bideoklipa grabatuko dugu eta bertan Ikastolako komunitateko kide guztiak azaltzea nahi genuke: ikasleak, familiak, langileak, ikasle ohiak, bazkideak… Eta hala nahi duen herrikide oro!

09:30ean jarri dugu hitzordua Mataderon. 13:00ak arte ariko gara, gutxi gorabehera, bideoklipa grabatzen herriko zubietan barrena, Erriola kantaren koreografia erraza dantzatzen.

Antolaketa eta aurreikuspen kontuengatik, bideokliparen grabaketan parte hartzeko asmoa izanez gero, bete, mesedez, inprimaki hau. Uztailaren 11a da horretarako azken eguna.

Goizpasa polita dugu zain. Goiz osoan etortzeko aukerarik ez baduzue ere, zatozte tarte batean. Anima zaitezte eta anima itzazue zuen ingurukoak ere. Jantzi Erriola arropak edota osagarriak eta zatozte dantzara eta ongi pasatzera!

#erriola #kilometroak #kilometroak23  #errenteria #orereta #ikastola #ikastetxea

Albisteak

2023-09-23
Kilometroak Unitate Didaktikoa prest dago, eta Gipuzkoako ikastola guztien eskura jarri dira lanketa baliabide horiek, ikasleek 2023ko Kilometroak Egunaren leloarekin, logoarekin eta kantarekin jolastuz, jai handirako giro