Uztailaren 19an izango da "Gure Añabitarte" kontzertua, eta bertan arituko dira Alaitz eta Maider, Alex Sardui, Janus Lester, Olaia Inziarte, Xutik, Aire Ahizpak eta Arkaitz Miner.
Sarrerak salgai daude Oarsoaldeko hainbat tokitan eta Urmuga.eus-en. 16 urtetik gorakoen sarrerek 20 euroko salneurria dute, eta 5-16 urte artekoenek, berriz, 5 eurokoa.
Salgai dauden jada Urmuga jaialdiko "Gure Añabitarte" kontzerturako sarrerak. Uztailaren 19an egingo da Orereta-Errenterian mendi ibilbideka eta musika uztartzen dituen festibalaren 6. eguna, eta goizean mendi ibilaldiak egingo dira Hendaia eta Irun lotzen dituen Santiago Zubitik eta Endarlatsatik Oiartzungo Gurutze auzoraino; arratsaldean, berriz, "Gure Añabitarte" kontzertua egingo da Orereta Ikastolaren Añabitarteko zelaietan, Ikastolak baserria eta lur horiek erosi zituela 50. urte bete direla ospatzeko.
19:00etatik aurrera, Alaitz eta Maider, Alex Sardui, Janus Lester, Olaia Inziarte, Xutik, Aire Ahizpak, Et Incarnatus Orkestra eta Arkaitz Minerren musika entzun ahal izango da. Ondoren, erromeria izango da, eta jan eta edateko aukera ere izango da bertan. Emanaldi horretarako sarrerak salgai daude jada Internet bidez eta Oarsoaldeko hainbat saltokitan: Erriola denda (Orereta-Errenteria), Xenpelar Kultur Denda (Orereta-Errenteria), Elorsoro kiroldegia (Oiartzun), Urrats Paper Denda (OIartzun, Lezoko estankoa, Ibaiondo taberna (Pasai Antxo) eta Patxikutaberna (Pasai Donibane).
Sarrerek 20 euroko salneurria izango dute 16 urtetik gorakoentzat eta 5 eurokoa 5-16 urte artekoentzat. 5 urte beherakoentzat, doan.
EGITARAU OSOA
Goizean, mendi ibilaldi musikatuak
“Zubiak Eraikiz” ekimenak eta Urdaburu mendi taldeak antolatuta, Girizia mendi taldearen laguntzaz, bi mendi ibilaldi irtengo dira goizeko 09:00etan: bata, Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago Zubitik; bestea, Lesakako Endarlatsa auzotik. Oiartzungo Gurutze auzora iritsiko dira eguerdirako, eta bertako Beloaga gazteluan musika emanaldi berezi batez gozatu ahal izango dute 14:00etan. Hala nahi dutenentzat, antolakuntzak doako autobusak ezarriko ditu joan-etorriak egiteko.
Eman izena mendi ibilaldietarako hemen.
Arratsaldean, patatxa, errioa eta musika
Albaola Itsas Kultur Faktoriak antolatuta, patatxa ontzia San Pedrotik irtengo da Albaolako bertako eta Hibaika Arraun Elkarteko kideek eramanda. Lekuona Fabrikaraino iritsiko dira, eta 17:00etan errio gaineko kontzertua eskainiko dute Kilometroak ikastolen festaren omenez. Patatxatik bertatik egingo dute hori Arrabiten Zurdetan taldeko kideek, Arkaitz Miner musikariak eta bere taldekideek. Kontzertua doakoa eta irekia izango da. Ekitaldia amaitutakoan, 18:00etan doako autobusak irtengo dira Añabitarterantz.
Iluntzean, kontzertu nagusia eta erromeria
Alaitz eta Maider, Alex Sardui, Janus Lester, Olaia Inziarte, Xutik, Aire Ahizpak, Et Incarnatus Orkestra eta Arkaitz Miner emanaldiak izango dira. Kontzertua amaitutakoan, erromeria egingo da Iratzar taldearen eskutik Baserriaren pareko zelaian. Bertan afaltzeko aukera izango da, Eusko Label eta Euskal Sagardoak produktuekin, eta dantza eta festa giroa nagusituko dira.
Kontzertura igo eta jaisteko doako autobus zerbitzua eskainiko da 18:00etatik 19:00etara Orereta-Errenteriako Joxe Migel Barandiaran kaletik (Errioxa birilgunea) Añabitartera igotzeko, eta 21:00etatik gaueko 24:00etara handik jaisteko.
Urmuga Festibalak eta KiIometroak festak antolatu dute egitaraua, hainbat eragilerekin elkarlanean: Urdaburu eta Girizia mendi taldeak, Albaola Itsas Kultur Faktoria, Hibaika Arraun Elkartea eta Añabitarte Baserriko lantaldea, Orereta Ikastolaren baitako taldea. Egitasmoak, gainera, Orereta Ikastolak eta Ziburu, Hendaia, Urruña eta Biriatuko Ikastolekin batera abian duen “Zubiak Eraikiz” ekimena izango du abiapuntu.
Urmuga jaialdia, uztailaren 12tik 30era
Guztira, 20 musika emanaldi daude programatuta uztailaren 12tik 30era. Horiei, bidean modu inprobisatuan sor litezkeenak gehituko zaizkie. Era guztietakoak izango dira: intimoagoak, berritzaileagoak, herrikoiagoak eta erraldoiak ere bai. Euskal Herriko artista ezagunak, goi mailakoak, eskarmentudunak nahiz gazteak eta estilo ugaritakoak. Et Incarnatus Orkestrak egokitutako partiturekin, guztira kanta ezagunen 100 adaptazio berri baino gehiago taularatuko dira. Eskaintza berezia da, oso berezia: ohar honen amaieran duzue egitarau osoa. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, musika mendian jo, bizi eta entzuteak sortzen duen herri giroa eta giro artistikoa parekorik gabeko esperientzia dira. Gainera, Urmugak aukera ematen du Euskal Herriko lurralde guztietako bailarak, herriak, mendiak eta parajeak ezagutzeko. Urmugak azpimarratu du ekimenaren herri izaera: antolakuntzan talde, elkarte, norbanako, erakunde, artista, mendizale eta musikazale ugarik hartu dute parte, bolondresek, herri egileek eta ekintzaile askok eta askok, euskal geografia eta errealitate guztietakoak. Urmuga herri proiektu artistiko kolektiboa da, natura, herria eta musika batzen dituena. Euskal Herria josiko du, beste behin, Urmugak, Mendebaldetik Ekialdera, garena eta izaten ari garena izan nahi dugunarekin eta izango garenarekin lotuz.
URMUGA 2023 - KONTZERTUAK, DATA ETA LEKUAK
UZTAILAK 12 // GOROBEL MENDI LERROA / URDUÑA, BIZKAIA/ARABA
9:00 Irteera Angulo portua Boreas Cámara, Lander “Txato” eta Aitor Aspuru Trikitilariak, Amurrioko musika Eskolako Ikasleak
12:00 La Ponata Mikro kontzertua: Urduñako Txistulariak Urduñako Ama – Txarlazo
15:30 BALEEN LOBAK TALDEA
UZTAILAK 13 // GARRASTATSUKO ERMITA
18:30 Kontzertua: Burbuilak Taldea
Xabin Guaresti Kantaria
Lander eta Ander Trikitilariak
UZTAILAK 14 // OTXANDIO, BIZKAIA
18:30 Presazelai Pagadia
Carme Canela, Baleen Lobak, Milkel Urdangarin, Bixente Martinez, Leire Letu, Kristina Aranzabe, Leturia, Iñaki Dieguez, Otxandioko Txistulariak eta gehiago
UZTAILAK 17 // ARAIA, ARABA
18:30 Marutegi Gaztelu azpian
Sara Azurza, Korrontzi, Jokin Pinatxo, Rafa Rueda, L Letu & Kristina eta Leturia, Gorka Hermosa, Eresargi Abesbatza
UZTAILAK 18 // OTZAURTE LEPOA, GIPUZKOA
18:00 Beunda aterpean edo inguruan
Mikrokontzertua: Bixente Martinez, Oskorriren haritik.
UZTAILAK 19 // ERRENTERIA
9:00 Santiago Zubian, Irun/Hendaia.
Mikro kontzertua: Leturia eta Iñaki Dieguezek
14:00 Beloaga gazteluan, Gurutze (Oiartzun)
Mikro kontzertua: Leturia eta Iñaki Dieguezek,
17:00 Erriotik Pataxearen igoera Bertatik emanaldia Oiartzungo Herri Musika Eskolako Biolin taldea
19:00 Kontzertua Orereta Ikastola, Añabitarte baserrian: Alaitz eta Maider, Janus Lester, Harkaitz Miner, Aire Ahizpak, Alex Sardui, Olaia Intziarte, Xutik UZTAILAK 20 // AIZPEARRO, ARALAR 18:00 Eñaut Elorrieta, Alaitz eta Maider, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Olaia Intziarte, Bixente Martinez.
UZTAILAK 21 // ALDATZKO HARROBIA
15:30 Intxaurtze Kantariak Otxotea Zuzendaria: Imanol Aizpurua Pianojolea: Ramon Beraza
UZTAILAK 21 // IRULEGI-ARANGUREN, NAFARROA
18:00 Rukula, Baigorriko Gaiteroak, Gorka Hermosa, Garikoitz Mendizabal, Korrontzi eta Leturia, Flavio Banterla, Rafa Rueda
UZTAILAK 23 // BAIGORRI, ETXAUZIA GAZTELUA, NAFARROA BEHEREA
18:30 Etxauzia Gaztelua Kontzertua: Eltzegor taldearen Sasitik sasira Kantataren estreinaldia
DONOSTIAKO ORFEOIA Zuz: José Antonio Saiz Alfaro
ET INCARNATUS ORKESTRA Zuz: Migel Zeberio
OLAIA INTZIARTE – ESTITXU PINATXO – RAFA RUEDA – JOKIN PINATXO Garikoitz Mendizabal, Bixente Martinez, Baigorriko gaiteroak
22:30 Ibilbedi taldearen emanaldia Plaza Xokoan
UZTAILAK 25 // AZPEGIKO ATERPERTXEA (ORBAIZETA) NAFARROA
18:00 Mikrokontzertua: Mozart Urmugalari
UZTAILAK 26 // MINUBEKO SALBATORE BASELIZA, NAFARROA BEHEREA
18:00 Arturo Goldaracena Alberto Navascués duo Mariri goratzarre, emanaldi musikatua
UZTAILAK 28 // ORHIKO GAILURREAN eta IRATIN
12:00 Kontzertua: Donostiako Orfeoia & Bakarlariak, eta Et Incarnatus Orkestra
21:00 Abodi Mariri goratzarre, emanaldi musikatua
21:45 Abodi IRATI filmaren proiekzioa, Paul Urkijo zuzendariaren eskutik
00:00 Otsagiko plazan Xutik taldearen kontzertua
UZTAILAK 29 // ZARAITZU, JAURRIETA-ERREMENDIA, NAFARROA GARAIA
18:30 Eñaut Elorrieta, Sara Azurza, Flavio Banterla, Leturia, Iñaki Dieguez, Garikoitz Mendizabal
UZTAILAK 30 // IZABA, NAFARROA GARAIA
Egun osoko festa egitaraua Otxandio eta Araiako Musika Banda, gaiteroak eta txistulariak Irunberriko Gaiteroak Urruskla taldea Jan edan gunea
