Oarso Bidasoako Hitzarekin elkarlanean 12 orrialdeko gehigarria argitaratu dugu Kilometroak 23 jaiaren inguruan. Erriolaren sorrera ez ezik, Orereta ikastolaren hastapenak kontatzen dituen erreportaje bat dago aldizkarian, DBHko ikasle eta irakasleek osatuta. Eta nola ez, kantuaren aurpegi bilakatu den Janus Lester taldeko Jokin Pinatxori elkarrizketa ere aurki daiteke. Letragile izan den Jon Maya-rekin ere solasaldia, baita aurreko Kilometroakeko letragileak izan direnekin ere, Julian Albistur eta Antton Kazabon; Kilometroak 84 et 99 urteak oroituz.
Gehigarria atxikituta azpiko fitxategian
