Adaxka Berriak: Musikasteren kontzertua

2023/05/20

Maiatzak 20 arratsaldeko 19:00etan Lekuona Fabrikan

Kilometroak 23-ko ekimenen artean, Adaxka Berriak izeneko proiektua dugu. Proiektu honen bidez, Ikastolako 2. mailako ikasleak, Ziburu eta Hendaiako Ikastoletakoekin batera, tradiziozko 6 euskal kanten moldaketak ikasten ari dira, Landarbaso Abesbatzaren eskutik. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta Euskal Kultur Erakundea (Ipar Euskal Herrian euskararen eta euskal kulturaren garapena eta hedadura helburu dituen erakundea) ditugu bidaide proiektu honetan. 

Apirilaren 2an Baionako Lauga aretoan Herri Urratsen 40. urteurrena, Pirritx, Porrotx eta Marimotsen 35.a, Berria egunkariaren 20.a eta Orereta Ikastolaren 60.a ospatzeko egindako emankizun txikiaren ondoren, Adaxka Berriak ekimenaren azken helburua maiatzaren 20an Musikasteren baitan kontzertu bat eskaintzea da. Emankizun horretan, Hendaia, Ziburu eta Orereta Ikastolako ikasleez gain, Herri Arte Eskolako dantza eta musika ikasle eta irakasleek, eta Thierry Biskary eta Sua Enparantza artistek ere parte hartuko dute. Jon Maya Sein da gidoilaria; eta Maddalen Dorronsoro, musika-zuzendaria.

Sarrerak, hemen

adaxkaberriak erriola musikaste kilometroak euskara errenteria

Albisteak

2023-06-02
Oarso Bidasoako Hitzarekin elkarlanean 12 orrialdeko gehigarria argitaratu dugu Kilometroak 23 jaiaren inguruan. Erriolaren sorrera ez ezik, Orereta ikastolaren hastapenak kontatzen
2023-05-20
Urmuga Festibalak, mendia eta musika uztartzen dituen jaialdiak, eta Kilometroak Ikastolen festak antolatu dute egitaraua, hainbat eragilerekin elkarlanean: Urdaburu eta Girizia mendi taldeak, Albaola Itsas Kultur Faktoria
2023-05-20
Kilometroak 23-ko ekimenen artean, Adaxka Berriak izeneko proiektua dugu. Proiektu honen bidez, Ikastolako 2.