Orereta Ikastolako LH2ko ikasleek Herri Urratsen 40. urteurren festan parte hartu zuten Baionan

2023/04/02

Adaxka Berriak ekimenaren barruan. Berria-ren, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eta Orereta Ikastolaren urtemuga ere ospatu zituzten elkarrekin.

Orereta Ikastolako LH2ko ikasleek Herri Urratsen 40. urteurren festan parte hartu zuten Baionan apirilaren 2an, Adaxka Berriak ekimenaren barruan. berria-ren, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eta Orereta Ikastolaren urtemuga ere ospatu zituzten elkarrekin.

Kilometroak 23-ko ekimenen artean, Adaxka Berriak izeneko proiektua dugu. Proiektu honen bidez, Ikastolako 2. mailako ikasleak, Ziburu eta Hendaiako Ikastoletakoekin batera, tradiziozko 6 euskal kanten moldaketak ikasten ari dira, Landarbaso Abesbatzaren eskutik. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta Euskal Kultur Erakundea (Ipar Euskal Herrian euskararen eta euskal kulturaren garapena eta hedadura helburu dituen erakundea) ditugu bidaide proiektu honetan. 

Adaxka Berriak ekimenaren azken helburua maiatzaren 20an Musikasteren baitan kontzertu bat eskaintzea bada ere, aurretik ekimen ezberdinak antolatu dira, horien artean Baionan aipatutako festa.

 

 

 

kilometroak txikia erriola ikastola euskara errenteria orereta adaxkaberriak baiona

Albisteak

2023-06-02
Oarso Bidasoako Hitzarekin elkarlanean 12 orrialdeko gehigarria argitaratu dugu Kilometroak 23 jaiaren inguruan. Erriolaren sorrera ez ezik, Orereta ikastolaren hastapenak kontatzen
2023-05-20
Urmuga Festibalak, mendia eta musika uztartzen dituen jaialdiak, eta Kilometroak Ikastolen festak antolatu dute egitaraua, hainbat eragilerekin elkarlanean: Urdaburu eta Girizia mendi taldeak, Albaola Itsas Kultur Faktoria
2023-05-20
Kilometroak 23-ko ekimenen artean, Adaxka Berriak izeneko proiektua dugu. Proiektu honen bidez, Ikastolako 2.