Adaxka Berriak: Baionako festa

2023/04/02

Ikastolak antolatutako autobusean joateko asmoa baldin baduzue. Martxoaren 28a da izena emateko azken eguna

Kilometroak 23-ko ekimenen artean, Adaxka Berriak izeneko proiektua dugu. Proiektu honen bidez, Ikastolako 2. mailako ikasleak, Ziburu eta Hendaiako Ikastoletakoekin batera, tradiziozko 6 euskal kanten moldaketak ikasten ari dira, Landarbaso Abesbatzaren eskutik. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta Euskal Kultur Erakundea (Ipar Euskal Herrian euskararen eta euskal kulturaren garapena eta hedadura helburu dituen erakundea) ditugu bidaide proiektu honetan. 

Adaxka Berriak ekimenaren azken helburua maiatzaren 20an Musikasteren baitan kontzertu bat eskaintzea bada ere, horren aurretik beste zita bat izango dugu. Izan ere, Herri Urratsen 40 urteurrena eta Pirritx, Porrotx eta Marimototxen 35. urteurrenera gonbidatu gaituzte. Baionan izango da festa, apirilaren 2an, 11:00etan hasita.

Ekimenean parte hartzen ari diren 2. mailako ikasleek doan joan eta sartu ahal izango dute festara. Gainontzeko ikastolakideek:

  • emankizunerako sarrera (10€) Xenpelar Kulturdendan, Arkaitza tabernan, Kilometroak dendan eta www.herriurrats.eus webgunean eros dezakezue. www.kilometroak.eus-en ere laster egongo da horretarako aukera.
  • herritik Baionara joateko autobusa antolatuko du Ikastolak. 09:00etan aterako da herritik eta 14:00etarako etorriko da bueltan. 13€ (helduak) edo 8€ (haurrak) balioko du joan-etorriko txartelak. Behar bezala antolatu ahal izateko, bete orri honetan azaltzen den inprimakia Ikastolak antolatutako autobusean joateko asmoa baldin baduzue. Martxoaren 28a da izena emateko azken eguna. Apuntatu direnekin harremanetan jarriko gara xehetasunen berri emateko, ondoren.

 

kilometroak txikia erriola ikastola euskara errenteria orereta adaxkaberriak baiona

Albisteak

2023-06-02
Oarso Bidasoako Hitzarekin elkarlanean 12 orrialdeko gehigarria argitaratu dugu Kilometroak 23 jaiaren inguruan. Erriolaren sorrera ez ezik, Orereta ikastolaren hastapenak kontatzen
2023-05-20
Urmuga Festibalak, mendia eta musika uztartzen dituen jaialdiak, eta Kilometroak Ikastolen festak antolatu dute egitaraua, hainbat eragilerekin elkarlanean: Urdaburu eta Girizia mendi taldeak, Albaola Itsas Kultur Faktoria
2023-05-20
Kilometroak 23-ko ekimenen artean, Adaxka Berriak izeneko proiektua dugu. Proiektu honen bidez, Ikastolako 2.