70 emakume baino gehiago Orereta Ikastolako Lilatoi taldean!

2023/03/05

Martxoaren 5ean Donostian Orereta ikastolako hainbat emakumezkok beste hainbat emakumerekin batera 2023ko Lilatoian parte hartu zuten berdintasuna aldarrikatuz. Lau urte baino gehiago igaro dira Orereta ikastolako ikasle-ama-langile taldetxo batek Lilatoian aurreneko aldiz parte hartu zuenetik. Lehendabiziko urte hartan 17 lagun elkartu ziren Bulebarrean emakumeon eskubideak aldarrikatzeko asmoz.

2023ko edizioan, berriz, 70 emakume baino gehiago izan ziren Orereta ikastolako Lilatoi taldean izena eman eta Bulebarrean elkartu zirenak. Bertan izan ziren ikasle eta ikasle ohiak, amak eta ikastolako langileak. Hezkuntza komunitate osoak, emakume guztiak batera, geure egin nahi izan genunen emakumeon eskubideak eta berdintasunen aldeko aldarrikapena.

“60 BAIETZ”. Horixe aurtengo erronka, horiexek Orereta ikastolak aurten betetzen dituen urteak. Erronka handia jarri zion ikastolak bere buruari, eta gainditu du, bai horixe! Kilometroak 2023 ere presente izan dugu gurean eta ikastolak elastiko berezia jarri zuen parte hartzaileon eskura, urtea berezia izanik, bereiz gintezen. Kamisetek Donostian barrena egin zuten ibilbidea 70 emakumezkoren gorputzean.

Itziar Navarro ere, ikastolako lehendakaria, bertan izan zen. Abiatu baino lehentxeago eskaini zituen hitzak geure egiten ditugu: emakumeok badugu zer borrokatua, badugu zer aldarrikatu eta datozen urteetan ere Lilatoian parte hartzera animatu gintuen. Bidean babesa izate aldera, “ahizpatasunaren” garrantzia nabarmendu zuen. Ez dadila soka eten...

Jarraituko dugu, zalantzarik gabe! Mila esker parte hartzaile guztiei, Oreretakoei eta Lilatoikoei. Denok irabazi dugu.

Horren aurretik, asteazkenean, martxoak 8, beste hitzordu bat dugula gogorarazi nahi dizuegu: MoreretaON, hain zuzen ere. Gure herrian, errioaren bueltan: “Errioan, marea morea” lelopean. Anima zaitezte guztiak eta egin bat gurekin!

Argazki gehiago hemen

 

kilometroak txikia erriola ikastola euskara errenteria orereta lilatoia berdintasuna