“Kantu bat gara” emanaldiarekin eman zaio amaiera “Egunkariatik Berriara 20 urte” asteari

2023/02/24

Lekuona Fabrikan izan zen Jon Maia bertsolariaren “Kantu bat gara” ikuskizun aparta otsailaren 24an. Urteotan hainbat talde eta abeslariren letragilea izan da Jon, eta kantu horien bidez euskal kulturaren, historiaren,eta identitatearen ikuspegi berezi bat bilatzen du aurkezten duen kantutegiarekin. Kilometroak 23k landuko dituen hainbat gaiari propio erreparatuko zion Jon Maiak ikuskizunean, eta aparteko izaera emango zion horrek emanaldiari. 

Jon Maiaren "Kantu bat Gara" emanaldian gonbidatu izan genituen “Euskaldunon Egunkaria” bortxaz itxi zutenean atxilotu zituztenetako gehienak. Jon Maya Sein dantzariak azpimarratutako hitzetan: “Sorkuntza da gure territorio libre bakarra”.

"Kantu bat Gara" emanaldiarekin eman zitzaion amaiera “Egunkariatik Berriara 20 urte” asteari. Joxe Mari Sorsek hartu zuen hitza “Egunkariatik Berriara 20 urte” asteagatik eskerrak emateko, orduko bizipenak partekatzeko eta herrigintzaren garrantzia aldarrikatzeko.

Mila esker aste honetan modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi!

 

kilometroak erriola Kantubatgara Errenteria