Orereta Ikastolak hartu du Kilometroak 23 antolatzeko lekukoa

2022/10/27

Hartu dugu Kilometroak 2023 antolatzeko testigua Uzturpe Ikastolaren eskutik; gure historian hirugarrenez eta 60. urteurrenarekin bat eginez. Urriaren 2an Ibarran ospatu zen Kilometroak jaiaren hasiera ekitaldian jaso zuten lekukoa Ikastola guztiaren izenean Itziar Navarro lehendakariak, Anartz Muxika zuzendari nagusiak, eta Xune eta Ani Zapirain eta Jare Antzizar ikasleek; Orereta Ikastolako ikasle izateaz gain, herriko kultur eta kirol eragileetako ikasle ere badirenek.

Orereta Ikastolak hartu du Kilometroak 23 antolatzeko lekukoa

Navarro lehendakariak, Ibarrako herriari eta Uzturpe Ikastolari zorionak eta eskerrak emanda, Orereta Ikastolak ardura gogoz eta ilusioz hartzen zuela esan zuen bere hitzartzean. Erronka handia da. Batetik, Orereta Ikastola nondik datorren gogoratu, egun non gaudenaz konturatu eta etorkizunean zer izan nahi dugun irudikatu nahi delako. Bestetik, jaiaren eredu berriari jarraiki, urte osoan zeharreko ekintza eta ekimenen bitartez, Ikastola eredua zer den eta zein oinarri nahiz bereizgarri dituen azpimarratu nahi delako. Eta hori guztia elkarrekin, auzolanean egin nahi da. Horri lotuta, Jare Antzizarrek, Xenpelar bertso eskolako ikasle ere badenak, bertsoa bota zuen Xenpelar bertsolari herrikidearen doinuan; “Errenterian, Kilometrotan, egin zaidazu bisita” puntuarekin amaituz bere lana.

Helburu nagusietako bat, komunitatea indartzea

Kilometroak 2023ren zutabe nagusiak euskara eta euskal kultura, eskertza eta komunitatea izango dira. Gipuzkoako Ikastola guztiekin eta hala nahi duten herrikide eta eragile ororekin egin nahi da bidea. Horiek horrela, hala nahi duen herritar edota eragile oro izango da ongi etorria ibilbidera, bere ekarpena egitera, oraindik bertatik hasita. Den-denak gonbidatuta zaudete!

* Oharra: argazkia Gipuzkoako Foru Aldundiarena da.

Albisteak

2022-11-04
Iola zahar batean abiatzen den ipuina kontatu dute ikasleek, errioan gora eta behera dabilen txalupa batean oinarrituta, herriko zubietatik igaroz, eta egun, Orereta ikastolako egoitzak bilakatu diren, baina garaian herrik
2022-11-04
Ibarrako irribarra eta piparren gustua oraindik ahoan dugula iritsi da Orereta Ikastolara txanda; urtebetez Kilometroak ekimenari heltzeko garaia.
2022-10-27
Eta hasi gara. Kilometroak-eko urte osorako ekintza eta ekimen sorta elkarrekin pentsatu eta irudikatzeko saioa egin dugu, jada batzordeetan izena eman duten hainbat eta hainbat ikastolakiderekin eta herri