Kilometroak 23: elkarrekin, urte osorako ekimenak irudikatzen

2022/10/27

Kilometroak egun bakarreko festa handi bat izatetik urte osoan zeharreko hitzordu txiki gehiagoko ekimena izatera pasatzen ari da. 2023ko edizioan, horri handitzen, sendotzen eta bidea egiten lagunduko dio Orereta Ikastolak, ikastolakideekin eta herrikideekin.

Eta hasi gara. Kilometroak-eko urte osorako ekintza eta ekimen sorta elkarrekin pentsatu eta irudikatzeko saioa egin dugu, jada batzordeetan izena eman duten hainbat eta hainbat ikastolakiderekin eta herriko zeinbat eragiletako ordezkariekin. Ilusioz, ideiaz eta ekarpenez betetako saioa izan da eta proposamen-sorta polita osatu dugu denok elkarrekin.

Orain, batzorde txikiago batek sormen-saioak emandakoa aztertuko du eta proposamen finduagoa eramango du Kilometroak-en Batzorde Iraunkor Bateratura.

Hasi gara Kilometroak-en ibilbidea marrazten. Eskerrik asko ideia sorta ederra sortzen parte hartu duzuen denei zuen ekarpenengatik! Denok elkarrekin, goazen aurrera! Oraindik bidera batu ez den edonor ere ongi etorria izango da. Anima zaitez!

*Oharra: buruko argazkia Diario Vascorena da.

Kilometroak 23: elkarrekin, urte osorako ekimenak irudikatzen

Albisteak

2023-02-01
Ikastolen aldeko hatsa, egiteko modua, urte osoan bizirik izango duten ekitaldiak sustatu nahi dira orain Kilometroak jaiaren barruan, Euskal Herri osora begirako ekitaldiei ere tokia eginda.
2023-01-28
Egun goibel eta hotzari goxotasuna ekarri zion iragan urtarrilaren 28an KMK Txikiak jaiak, Orereta Ikastolak aurten antolatuko duen Kilometroak jaiari hasiera eman zion hitzorduak.
2023-01-24
Iritsi da 2023a, Orereta Ikastolak Kilometroak antolatuko duen urtea. Ohiko ezaugarriak aldatuta, egun bakarreko jaia izateari utzi dio Kilometroak-ek, eta urriko hitzordu nagusiaz gain,