Bizienea - Urriaren 2an Ibarran

2022/25/08

Artista sena duzu eta jende aurrera eramatea gustatuko litzaizuke? Hemen zure erronka eta zure oholtza: KILOMETROAK 22 IRRIBARRA taberna Ibarran. 2mx2mko oholtza Urriak 2an zuretzako prest izango da. 20-15 minutuko tartea izango duzu zure lana ezagutzera emateko. Animatu zaitez!

Artista sena duzu eta jende aurrera eramatea gustatuko litzaizuke? Hemen zure erronka eta zure oholtza: KILOMETROAK 22 IRRIBARRA taberna Ibarran. 2mx2mko oholtza Urriak 2an zuretzako prest izango da. 20-15 minutuko tartea izango duzu zure lana ezagutzera emateko. Animatu zaitez!

 

NOIZ: 2022ko urriaren 2an
NON: Bizi Nahi elkartearen aurreko plazan. Ibarran
ORDUTEGIA: Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 14:00rak arte
IZEN-EMATEA: Inprimaki HAU BETE mesedez.
KOPURUA: 12 bat talde
AUKERAKETA: Lehentasunak hauek izango dira:

  • Ibarra  eta Tolosaldeko herritarrak
  • Gipuzkoako herritarrak
  • Euskal Herriko beste lurraldetako herritarrak

Aukeraketan onartua izateko taldeak 2-3 pertsonako kopurua izan behar du gehienez eta oholtza txikia denez proposamenak xumea izan beharko du.    

AZPIEGITURA: 2mx2mko oholtza txikia izango du. Bertan Ekirock-ek jarriko duelarik soinu ekipoa.
                            
ARTISTAK: 


Hauek dira parte hartu nahi duen artistak bete beharko dituen baldintzak:

1.-Norberak egindako lanak soilik aurkeztuko dira: Musika, bakarrizketak, antzerkia, magia, dantza…
2.- Bakoitzak behar duen materiala eta instrumentuak ekarri beharko ditu.
3.-Baimenak pertsonalak dira eta ezin dira beste inori eman.
4.-Edozein arrazoiengatik parte hartu ezingo balu, lehen bai lehen antolatzaileei abisua eman beharko dio.
5.-Honako ordutegi hau bete behar da:  11:00etatik , 14:00tara. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 15-20 minituko tartea izango du.
6.-Antolatzaileek aurretik abixatuko dute bakoitzari dagokion ordu tartea.
7.-Garraioa, lekura hurbildu, behar dena desmontatu eta antolatzaileek egokitutako aparkalekura eraman beharko da.
8.-Amaitzerakoan erabilitako lekua garbi eta txukun utzi behar da.


Harremanetarako: Nagore León (nleon@uzturpe.eus)
 

mikrofonoaren argazkia