‘Artean amesgaizto’ lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen II. Komiki Lehiaketa

2022/06/09
-

Aurkeztutako lan horietatik guztietatik ‘Artean amesgaizto’ lanak irabazi du saria. Gernikako bonbardaketa zuri-beltzeko margolan handi eta ezagun batera eraman zuen Pablo Picasso artistak margolan hura sortzeko prozesua kontatzen du Itxaso Larraiotz, Araika Arriaga eta Leire Segurak elkarlanean egin duten komikiak.

Amaia Ballesteros, Ekaitz Agirre Garluk, Joseba Larratxe Josevisky, Aritz Trueba eta Koldo Aldabek osatu dute epaimahaia. Jasotako lan guztien artean hamar finalista aukeratu dituzte, eta horien artetik atera da irabazlea. Epaimahaiak ‘Artean amesgaizto’ lanaren kalitatea nabarmendu du; marrazteko teknika eta gidoia bezala, eszenak kateatzeko modua ere azpimarratu du.

Elkarlanean eginiko lanak Aurkeztu diren lan guztiek ederki heldu diote ekitaldi honetarako aukeratutako gaiari. Batzuek gertaera historikoa kontatu dute, beste batzuek istorio bat asmatu dute gertaera historiko horretan kokatua, Picassoren Guernica obra ere aipagai izan dute, irabazleek bezala, beste batzuek, eta izan dira Gernika eta Ukraina lotu dituztenak ere. Kontakizunaren estiloan ere aniztasuna egon da; izan dira kontakizun belikoa egin dutenak, baita tragikoa ere, eta umore beltzetik jo dutenak ere ez dira falta izan. Aipagarria da, baita ere, sari nagusia jaso duena bezala, elkarlanean egindako lanak izan direla gehienak.

Komikigintzan, hain zuzen ere, talde-lanak garrantzi handia du, eta gazte hauek erakutsi duten elkarlan hori aldarrikatu nahi izan du epaimahaiak.
Komikigintza atsegin duten eta horretan lehen urratsak egiten ari diren gazteei euren sormen
lana garatzeko aukera ematea zen helburu nagusia, eta era berean, komikiak atsegin dituzten
baina oraindik egiteko urratsa egin ez duten gazteak ere animatu nahi izan dira pauso hori
ematera. Eta bai batzuek zein besteek egin dute urrats hori.

Albisteak

2022-11-04
Iola zahar batean abiatzen den ipuina kontatu dute ikasleek, errioan gora eta behera dabilen txalupa batean oinarrituta, herriko zubietatik igaroz, eta egun, Orereta ikastolako egoitzak bilakatu diren, baina garaian herrik
2022-11-04
Ibarrako irribarra eta piparren gustua oraindik ahoan dugula iritsi da Orereta Ikastolara txanda; urtebetez Kilometroak ekimenari heltzeko garaia.
2022-10-27
Eta hasi gara. Kilometroak-eko urte osorako ekintza eta ekimen sorta elkarrekin pentsatu eta irudikatzeko saioa egin dugu, jada batzordeetan izena eman duten hainbat eta hainbat ikastolakiderekin eta herri