Gabonetako saskia, Tonbola batzordearen eskutik

Tonbola Batzordearen eskutik, Kilometroetako ekimen berri bati buruz hitz egitera gatoz oraingoan. Gabonetako saski ederra prestatu dute eta txartelak salgai daude jada, euro baten truke, KMK dendan, Aranguren estankoan, Urdangarin burdindegian eta Ikastolako idazkaritzan.

Saskia bertako ekoizle eta dendariek emandako produktuez osatuta dago eta erakargarria da benetan: bi oilasko, bi gazta, bi txuleta, kontserbak, belar dendetako produktuak, iberikoak, 70 euroko balea arrandegirako, untxia, bederatzi ardo botila, hiru whisky botila, bi ezti pote, intxaurrak, anana, meloia, gabonetako gozoak, loteria dezimo bat, esnea eta esnekiak, astebeteko ogia eta umeentzako gozokiak.

Aurrez aipatutako lekuetan ez ezik, abenduaren 20an Lourdesko Ama elizan egingo den Eguberrietako kontzertu berezian eta abenduaren 24ko Olentzeroren errondan ere eskuratu ahal izango dira txartelak.

Zozketa abenduaren 24an egingo da. Zenbaki saritua web orrian agertuko da eta astebeteko epea egongo da saria jasotzeko.