Skip to main content

Kilometroak eta Korrika, euskararen erpinen topagune!

2024/03/19

Kilometro batean zehar elkarrekin eraman dute lekukoa bi ikastolako ikasleek eta Izpitxok ere, Kilometroetako irudia den eguzkiloreak, parte hartu du. Oso present izan dute, gainera, Sehaskako ikastoletatik “Azterketak euskaraz” lelopean bultzatutako aldarrikapena.

Jarraian, Azpeitiko ikastolakoek eguzkilorea oparitu diete Argantzungo ikastolakoei. Korrikan elkarrekin parte hartzeaz gain, musikak girotuta, taldeko jolasetan aritzeko aukera ere izan dute. Amaitzeko, herriko plazan pintxoak eta edaria partekatu dituzte.

Azpeitiko ikastolako ikasleek, gainera, Argantzonera joan aurretik, hango ikastolaren inguruko lanketa egin dute ikasgelan, hala nola, Arabaren ezaugarri soziolinguistikoak, Arabako kuadrillak zer diren, ikastolen mugimenduaren indarguneak probintzian…

Izpitxo
Fitxategiak

Albisteak

2024-05-12
Tutera-Azpeitia Lagun Onak Azpeitiko mendizale elkarteak antolatutako laugarren etapa egin da larunbata honetan.
2024-05-06
Bertso saio bikaina Kilometroen alde maiatzaren 17an Soreasu antzokian. Animatu eta eskuratu zure sarrerak!
2024-04-28
Aniztasun Izpiak, Kilometro Txikia eguna arrakasta handiz ospatu zen. Eskertza posible egin zenuten guztioi.